Aikidoa jatorri japoniarreko arte martzial  da, Morihei Uesibak XX. mendearen hasieran sortua. Arte martzial modernoa izan arren, borroka-arte tradizionalagoen teknikak biltzen ditu, hala nola Jiu Jitsu, Kenjutsu edo Judo.

Aikidoren ezaugarri nagusia da ez dela aurkari baten umiliazioa bilatzen, baizik eta haren erasoa neutralizatzen saiatzen dela (kiaren bateratzea). Horregatik, “bakearen borroka-artea” deitzen zaio. Aldarrikatzen dituen balioak direla eta, arte martzial horren bidez hezkuntza-balio asko landu daitezke gazteekin, bai bakarka, bai taldeka.

Torik (teknika egiten duenak) arreta handiz eta zuzentasunez egin behar ditu planteatutako teknikak Ukerekin (teknika jasotzen duena), aurkariari kalterik eragin gabe neutralizatzeko. Axola duena ez da Torik Ukeri teknika bat egitea eta hura irabaztea, elkarrekin praktikatzea baizik. Arreta osoa lantzeko modu hori eskola, familia eta lan-eremura estrapola daiteke.

Horrez gain, erlaxazioa ere lantzen da Mokusoren bidez (irakaslea), Seizan esertzea (“egoki esertzea”), begiak ixtea eta arnasa hartzea. Honen bidez, proposatutako dinamiketan parte hartu ondoren, parte hartzaileak lasaitu egiten dira.

Aikido Aldabe Gasteizko Kale Hezitzaileen Programaren proiektu bat da eta Aikido Misogi eta Aikido Gazalbideren babesa dauka. Saio nagusiak astean behin (asteazkenetan) egingo dira, Aldabe Gizarte Etxearen kirol-instalazioetan, eta futbol kantxaren herenean tatami tolesgarria jarriko da. Saio horiek ordu bat irauten dute 17:00etatik 18:00etara. Halaber, asteburu batzuetan entrenamenduak egiten dira beste talde batzuekin, helduekin zein haurrekin. Hartzaileak 8 eta 14 urte bitarteko gazteak dira.

 


 

El Aikido es un arte marcial de origen japonés creado por Morihei Uesiba a principios de siglo XX. A pesar de ser un arte marcial moderno, aglutina técnicas de artes marciales más tradicionales como el Jiu Jitsu, Kenjutsu o Judo.

La principal característica del Aikido es que no se busca la humillación de un adversario, sino que se intenta neutralizar su ataque (unificación del ki). Por ello, es conocido como “el arte marcial de la paz”. Debido a los valores que promulga, mediante la práctica de este arte marcial se pueden trabajar muchos valores educativos con jóvenes, tanto a nivel individual como grupal.

Tori (el que realiza la técnica) ha de practicar con Uke (el que ataca) las técnicas planteadas con mucha atención y corrección para neutralizar al oponente sin ocasionarle daño alguno. Lo que importa no es lo que Tori haga una técnica a Uke y le gane (en Aikido no hay competición), sino que practiquen juntos. Esta forma de trabajar la atención plena es extrapolable al ámbito escolar, familiar y laboral. Además, también se trabaja la relajación mediante Mokuso (黙想), técnica consistente en sentarse en Seiza (“sentarse correctamente” 正坐), cerrar los ojos y respirar tranquilo unos segundos. Esto hace que los y las participantes salgan calmados después de participar en las dinámicas propuestas.

Aikido Aldabe es un proyecto del Programa de Educación de Calle de Vitoria- Gasteiz y tiene la colaboración de Aikido Misogi, Aikido Gazalbide y otras asociaciones de Aikido. Las sesiones principales se realizar un día a la semana (miércoles) en las instalaciones deportivas del Centro Cívico Aldabe, montando un tatami plegable en un tercio de la cancha de fútbol. Estas sesiones duran una hora en horario de 17:00 a 18:00. También se realizan algunos fines de semana entrenamientos con otros grupos de Aikido de la ciudad tanto con población adulta como infantil . Los destinatarios son jóvenes de 8 a 14 años.